Please reload

Entradas recientes

I'm busy working on my blog posts. Watch this space!

Please reload

Entradas destacadas

EgunOn! izango da maiatzaren 20an Iruñeko Antoniutti Parkean ospatuko den Sortzen Jaiaren leloa, Auzo Bizi Onaren Eskola euskaraz amesteko

January 18, 2018

[ABAJO EN CASTELLANO]

 

Sortzen Elkartearen 2018ko Jaia maiatzaren 20an izanen da, Iruñeko Antoniutti Parkean. Jaiaren protagonista eta leloa aurkeztu ditu Sortzenek Iruñeko Antoniutti Parkean egindako agerraldian. Iazko jaiaren protagonista izan zen IkasKilok (hezkuntza komunitateko barraskiloak) lagun berria izango du aurtengoan ondoan: EuskaraKilo barraskiloa. Beren ametsa garatzen jarraitzen dute: Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza. Eta ametsa euskaraz ere badela aldarrikatzera datoz aurtengoan EgunOn! leloarekin, aldarria modu eta momentu ezberdinetan plazaratzeko intentzio osoarekin. Maiatzera bitarte beraz, EgunOn!-ekin lotzen diren dinamika ezberdinak garatu eta sorpresa berriak eman nahi dizkigute.

 

EgunOn! egun on bat sortu eta garatuko dugunaren seinale gisa. EgunOn!, mundu guztiak eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa, edo eta eguna euskaraz hasi nahi duen orok hasteko aukera duela adierazteko modu gisa. Dakienak erabiltzeak duen garrantziaren adiera gisa. EgunOn!, egunak euskaraz ere bizi nahi ditugula adierazteko modu gisa.

 

Aurtengo jaiaren baitan Euskarari bere garrantzia eskaini nahi diogu beraz. Euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen urrats berriak ematen jarraitzen dugun honetan, bai lurralde osoa barnebilduko duen ofizialtasuna aldarrikatuz, bai D eredua diskriminazio guztien gainetik zabalduz, eta abar. Eta, noizbait, trabarik gabeko euskaraz bizitzeko eskubidea nahi badugu, etorkizunari begiratuz, eta erronka berriak begiztatuz. Esate baterako, denona den euskara herritar guztiok ezagutzeko eskubidea bermatuko lukeen hizkuntza eredu bakarraren zabalpena. Euskara hedatzen, zaintzen, garatzen eta erabiltzen jarraitzeko gure determinazio osoa indartzera goaz.

 

Iaz bezala, aurtengo Sortzen Jaia ez du soilik eskola batek antolatuko. Eskola aunitzetako hezkuntza komunitateko kideak, gurasoak gehien bat, izanen dira, auzolanean eta lantaldeka, jaia antolatuko dutenak.

 

EuskaraKilok, IkasKilok… Barraskilo koadrilak hezkuntza du bihotzean, eta gogoan eredu berri bat. Horrenbeste dute hezkuntza maite, haien gainean etxetzat hezigunea daramatela. Ibilera motela dute, atzean inor ez uzteko konpromisoa dutelako. Eta, motel joateak ere, bide luzeak egiten ahalbideratzen dielako, urrats txikiak emanez gauza handi eta ederrak lortuz. Hezkuntza Burujabetzan oinarritutako amets bat daukate:

 

Auzo Bizi Onaren Eskola

 

Slow Eskola: Ikasleen garapen beharrak errespetatu eta elikatzeko norbanakoari egokitutako erritmoa duen hezkuntza eredua, inor bazterrean utziko ez duelarik. Bertako elikadura natural eta osasuntsuaren bidez jangelek hezigune funtzioa dutena, pertsonen artean, elikagaiekin zein ekoizleekin harremanak landuz.

 

Eleanitza: Ikasle euskahaldunak sortuko dituen hezkuntza eredua, hezkuntza komunitatearen zein ingurune soziolinguistikoaren aniztasuna oinarri duena.

 

AberAniztasuna: Ikasleen aniztasuna aberastasuna izanik pertsonen izaera kolektiboaren ezaugarria da eta, ondorioz, aniztasuna zaindu, elikatu eta elkar-aberastuko duena.

 

NiZuGutzailea: Ikasleek dituzten norbanako nortasun zein nortasun kolektibo ezberdin guztien ezagutza eta errespetua bultzatuko duena, enpatia sortuz eta begirunezko harremanak sustatuz.

 

SorBizitzailea: Pertsonaren garapenerako konpetentzien jabetza ezinbestekoa izanik, sortzailetasunaren eta modu libre zein bibentzialaren bidez heziketa bultzatuko duena.

 

Adimozionala: Autoestimua eta harreman sozial zein afektibo osasuntsuak garatu ahal izateko emozioak ezagutzea, ulertzea eta kudeatzen ikastea bultzatuko duena.

 

AuzoEskolan: Hezkuntza ez dagokio soilik eskolari, familiak eta herriak ere ardura eta funtzio garrantzitsua izanik, herria bera hezi-gunea bilakatuz, guztien parte-hartze aktiboa bilatuko duena.

 

Hezigune Sarea: Auzo Bizi Onaren eskolek behar duten garapen kultural, pedagogiko eta sozialerako interes komunen arabera elkarlanerako saretuko dira, saretze hauek Euskal Herri mailako sistema propio baten abiapuntua izango direlarik.

 

Hezkuntza Burujabetza: Auzo Bizi Onaren eskola garatu dadin ikastetxean bertan hezkuntza proiektuaren, curriculumaren eta baliabideen erabaki eta kudeatze ahalmen handia behar da, eta hor kokatzen da hain zuzen burujabetzaren iturburua, behetik gora eta txikitik handira egituratuko litzatekeena.

 

.........................................................................................

 

[EN CASTELLANO]

 

EgunOn! será el lema de la Fiesta de Sortzen que se celebrará el 20 de mayo en el parque Antoniutti, con el objetivo de soñar en euskera la Escuela Comunitaria del Buen Vivir

 

La fiesta del 2018 de Sortzen se celebrará el 20 de mayo en el parque Antoniutti de Iruñea. La Asociación ha presentado hoy, en el mismo parque Antoniutti, el lema y el protagonista de dicha fiesta. Este año IkasKilo, el caracol de la comunidad educativa que protagonizó la anterior edición, tendrá un nuevo compañero, el caracol EuskaraKilo. Ambos continúan desarrollando su sueño: la Escuela Comunitaría del Buen Vivir y la soberanía educativa. Este año Sortzen reivindicará, con el lema EgunOn!, el lugar central que el euskera tiene en dicho sueño. De aquí a mayo se desarrollarán diferentes dinámicas y sorpresas enlazadas con dicho lema.

 

EgunOn!, para expresar la vocación de crear y desarrollar un buen día. EgunOn!, para resaltar la importancia que tiene el hecho de que todo el mundo inicia el día en euskera. EgunOn!, como manera de reivindicar que todo aquel que lo desee pueda iniciar el día en euskera, como expresión de la importancia que todo aquel que conoce nuestro idioma lo utilice. EgunOn!, para expresar que queremos vivir el día a día también en euskera.

 

Así pues, en esta edición queremos ofrecer al euskera el lugar que se merece dentro del proyecto educativo, en un momento en el que seguimos dando pasos para el reconocimiento de los derechos lingüísticos, demandando la oficialidad en todo el territorio así como la extensión del modelo D por encima de todo tipo de discriminación. Consideramos necesario marcar nuevos retos hacia un futuro donde se pueda vivir en euskera sin ninguna traba, como por ejemplo la extensión de un único modelo lingüístico que garantice el derecho a conocer el euskera a toda la población. Vamos a reforzar nuestra plena determinación para seguir extendiendo, cuidando, desarrollando y utilizando el euskera.

 

Al igual que en el año pasado, esta edición no la organizará una sola escuela, sino que será la comunidad educativa y mayormente los padres y madres de múltiples escuelas los y las que la organicen en auzolan y en grupos de trabajo.

 

EuskaraKilo, IkasKilo… El grupo de caracoles tiene la educación en el corazón y un nuevo modelo en el pensamiento. Aman de tal manera la educación que llevan encima una escuela como casa. Se mueven a un ritmo lento, porque tienen el compromiso de no dejar a nadie atrás y porque el hecho de moverse lentamente les permite hacer largos viajes, haciendo grandes y bellas cosas mediante pequeños pasos. Tienen un sueño basado en la soberanía educativa:

 

Escuela Comunitaria del Buen Vivir

 

Slow Eskola: Modelo educativo que para responder y alimentar las necesidades de desarrollo reales del alumnado adecua su ritmo a cada niño o niña, no dejando de lado a nadie. Comedores que, mediante una alimentación natural y sana, cumplen la función de espacio educativo, trabajando las relaciones entre personas, con los alimentos y las productoras.       

 

Plurilingüe: Modelo educativo que logre estudiantes euskaldunes, y cuya base sea la diversidad de la comunidad y el entorno sociolingüístico.

 

AberAniztasuna: Siendo la diversidad del alumnado auténtica riqueza, modelo que cuidará dicha diversidad, la alimentará y enriquecerá mediante el desarrollo y cohesión comunitaria.

 

NiZuGutzailea: Que potenciará el conocimiento y respeto a las diferentes identidades tanto individuales como colectivas que tiene el alumnado, creando relaciones de respeto y empatía.

 

SorBizitzailea: Siendo imprescindible la adquisición de competencias para el desarrollo de la persona, potenciará dicho desarrollo desde la creatividad de un modo vivencial.

 

Adimozionala: Potenciará el conocer, comprender y saber gestionar las emociones, de cara a posibilitar establecer una buena autoestima, y unas relaciones sociales y afectivas sanas.

 

AuzoEskolan: La educación no solo corresponde a la escuela y, teniendo tanto las familias como la sociedad una gran responsabilidad, se potenciará en el proceso activo de todos y todas.

 

Red de centros educativos: De cara a satisfacer las necesidades de desarrollo cultural, pedagógico y social, se crearán redes en base a los intereses comunes de los centros educativos, siendo estas redes el embrión de un nuevo sistema educativo propio en Euskal Herria.

 

Soberania educativa: Para que las escuelas comunitarias del buen vivir puedan desarrollarse, es necesario un gran nivel de autonomía en cuanto al proyecto educativo, currículum y gestión de los recursos, por lo que es ahí donde se sitúa la soberanía educativa, organizándose de abajo arriba y desde lo pequeño hasta lo grande.

 

 

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

Síguenos

I'm busy working on my blog posts. Watch this space!

Please reload

Buscar por tags
Please reload

Archivo
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square