Please reload

Entradas recientes

I'm busy working on my blog posts. Watch this space!

Please reload

Entradas destacadas

Maiatzaren 13an Eskoletatik Antzokira, #EgunOn ozen batekin Gayarre betetzera

May 9, 2018

Eta EgunOn! sortzaile bat ere osatu nahi izan dugu aurtengoan “Eskoletatik Antzokira” ekimen-ikuskizunarekin, NIZE (Nafarroako Ikastetxeen Zuzendarien Elkartea) elkartearen laguntzarekin.

 

Eskolak, hizkuntza, herria, kolektiboa eta artea uztartuz, ikasturte amaierako elkargune bat ospatu nahi dugu, 2018ko maiatzaren 20an Iruñean ospatuko dugun Sortzen Jaiarekin lotuta; aurten egun bakar bat txiki geratu zaigu, bi igandetan ospatuko dugu gure jaia. “Eskoletatik antzokietara” ekimenarekin, osatu, garatu eta taularatuko ditugun ikuskizun ezberdinen bidez, artea ere euskaraz bizi dugula, eta arteak ere batzen gaituela irudikatu nahi dugu. Antzokian ere EgunOn! bat osatuko dugu!

 

Horretarako 11 eskolek (Jauntsaratseko Ohianzabal, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga), bakoitzak euskararekin zerikusia duen edo eta euskaraz den ikuskizun motz bat oholtzan gaineratuko du. Anitza dela diogu, ikuskizun ugariz gozatzeko aukera izango dugulako: euskal dantzak, txontxongiloak, kantak, batukada, joaldunak, antzerkiak, erraldoiak, dantza modernoa... etab eder bat. Euskara, aniztasuna eta kolorea ziurtatuta ditugu beraz. Aipatu nahi dugu ere, ikuskizun honen aurkezle lanetan Zirika Zirkus taldeko Pantxika ibiliko dela.

 

Gayarren, maitzaren 13an goizeko 11:30etan. Sarrerak doakoak dira. Nola lortu daitezke? Parte-hartuko duten eskoletan. Parte-hartzen duen ikasle bakoitzak bi sarrera izanen ditu ziurtatuta, bere sarreraz gain, eta eskola bakoitzean sarrera kantitate mugatu bat izanen da horietaz gain, bukatu arte banatuko direnak.

Mediante esta iniciativa-espectáculo “Eskoletatik Antzokira” (De la Escuela al Teatro), este año queremos dotarlo de un sentido creativo a este “EgunOn!”, con la ayuda de NIZE (la Asociación de Equipos Directivos de centros del modelo D).

 

Uniendo escuela, lengua, pueblo, colectividad y arte, queremos realizar un punto de encuentro en este ya casi final de curso, unido a la Jornada Festiva del 20 de mayo. Jornada que la alargamos al anterior domingo también, 13 de mayo, donde podremos disfrutar de este espectáculo. Serán diferentes actuaciones para vivir el arte en euskera, y visibilizar que el arte, escénico en este caso, también nos une. En el Teatro Gayarre daremos forma a un gran “EgunOn!”.

 

Para ello, 11 escuelas (Ohianzabal de Jauntsarats, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga ), pondrán sobre el escenario una actuación en euskera o relacionada con el euskera. Será muy diverso ya que contaremos con marionetas, euskal dantzas, canciones, batukada, joaldunas, teatro, danza moderna... Euskera, diversidad y color están aseguradas. En labores de presentación contaremos con Pantxika, miembro del grupo circense navarro Zirika Zirkus.

 

En el Gayarre, el 13 de mayo a las 11:30. Las entradas son gratuitas. ¿Cómo se pueden conseguir? En las escuelas que participen. Cada alumno que participa tiene dos entradas garantizadas, aparte de la suya, y en cada escuela habrá una cantidad limitada de entradas aparte de esas, que se repartirán hasta fin de existencias.

 

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

Síguenos

I'm busy working on my blog posts. Watch this space!

Please reload

Buscar por tags
Please reload

Archivo
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now