top of page

Maiatzaren 13an 'ESKOLETATIK ANTZOKIRA' Gayarre Antzokian

 

Iruñea, Nafarroa eta Euskal Herri osoko haur nahiz helduok: eskoletatik antzokira goaz! Eta ez edozein antzokira gainera, maiatzaren 13an Iruñeko Gayarre antzoki entzutetsuan ospatuko baitugu EgunOn! ikuskizun anitz eta koloretsua.

​

Eskolak, hizkuntza, herria, kolektiboa eta artea uztartuz, ikasturte amaierako batze moduko bat ospatu nahi dugu, 2018ko maiatzaren 20ean Iruñean ospatuko dugun Sortzen Jaiarekin lotuta.

​

“Eskoletatik Antzokira” ekimenarekin, osatu, garatu eta taularatuko ditugun ikuskizun ezberdinen bidez, artea ere euskaraz bizi dugula, eta arteak ere batzen gaituela irudikatu nahi dugu. Antzokian ere EgunOn! bat osatuko dugu!

​

Horretarako 11 eskolek (Jauntsaratseko Ohianzabal, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga), bakoitzak euskararekin zerikusia duen edo eta euskaraz den ikuskizun motz bat oholtzan gaineratuko du. Anitza dela diogu, ikuskizun ugariz gozatzeko aukera izango dugulako: euskal dantzak, txontxongiloak, kantak, batukada, joaldunak, antzerkiak, erraldoiak, dantza modernoa... etab eder bat. Euskara, aniztasuna eta kolorea ziurtatuta ditugu beraz. Aipatu nahi dugu ere, ikuskizun honen aurkezle lanetan Zirika Zirkus taldeko Pantxika ibiliko dela!

​

Gogoan izan, lagunok: EgunOn! Ikuskizuna Gayarren ospatuko dugu beraz, maitzaren 13an goizeko 11:30etan. Sarrerak doakoak dira. Nola lortu daitezke? Parte-hartuko duten eskoletan. Parte-hartzen duen ikasle bakoitzak bi sarrera izanen ditu ziurtatuta, bere sarreraz gain, eta eskola bakoitzean sarrera kantitate mugatu bat izanen da horietaz gain, bukatu arte banatuko direnak.

bottom of page