Afu taldearen eskutik, Sortzen Jaia 2018ko #EgunOn abestia entzungai
- Sortzen
- Mar 26, 2018
- 1 min read
Hemen dago, Afu taldearen eskutik, Sortzen Jaia 2018ko abestia, bideoklipa eta guzti! #EgunOn da abestiaren izena, aurtengo jaiaren leloari jarraituz. Egun on, ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen Auzo Bizi Onaren Eskolari.
Mila esker kantan eta bideoklipean lagundu duzuen guztiei:
BARAÑAINGO ALAITZ I KASTETXEKOIKASLE ETA GURASOAK
IOSU MARTINEZ | musika edizioa
AFU BEÑAT ZIGANDA | baxua IBAI GOÑI | bateria XABIER GOMEZ | saxoa MIKEL LAZKOZ | kitarra ION ERRO | tronpeta OIHANA FERNANDEZ | ahotsa
SUBSISTAK MIRIAN UHALTE | koroak AINHOA ERDOZAIN | koroak`
ANUK EPELDE ARROYO | hasierako ahotsa
GAIZKA AZKETA | bideo edizioa
IGOR ARROYO ETA AIORA EPELDE | hitzak
"Beste planeta batean nago. Dena da kolore berekoa. Pertsona denak berdin-berdinak. Denak mintzo dira hizkuntza berberan. Ze tristea, ze aspergarria den planeta hau...
Ufa! Zelako amets gaiztoa!
Eguna esnatu eta
Egunon! esatean
koloretako izpi bat
sortu zait ezpainetan.
Goazen gosaltzera
Egunon familia!
bai goxoak direla
kolorezko jakiak
Kalera atera naiz
Egunon auzoa!
Etxe sailen artetik
sortu da ortzadarra
Autobusean goaz
lagunak kantuan
helmugara helduta:
Egunon eskola!
Hitza nahiz bizitza
hobe da anitza
Egunon! Sabah El-Jer!
Bonjour! Bon día!
Hitza nahiz bizitza
hobe da anitza
mundua ederra da
kolorez jantzita"